FERIA DE NAVIDAD DE LA COSTA VASCA 2017

Zer ikusi genuen

Asteburu honetan, 18.000 bisitari baino gehiago Ficoban, Euskal Kostaldeko Gabonetako Azokan

  • 126 erakusketari
  • 18.086 bisitari
  • Bisitari kopurua % 12 handitu da
  • Ostiralean izan zen bisitari gehien: 7.000
  • Bisitarien % 83k baino gehiagok ontzat jo dute Azoka

Berriro ere, Euskal Kostaldeko Gabonetako Azokak milaka gipuzkoar eta probintzia mugakideetako bisitariak erakarri ditu. Guztira, 18.806 bisitari gozatu dira 126 erakusketarien eskaintzaz, askotariko jatorri geografikokoak izan ere: horren lekuko, banatutako oparien irabazleen jatorria –50 opari baino gehiago banatu dira–: Funes, Paue, Angelu, Hendaia, Zumarraga, Ataun, Azpeitia, Iruñea, Aretxabaleta, Oiartzun, Pasaia, Orio, Errenteria, Billabona, Donostia eta, jakina, Irun.

Bisitariei buruzko azterketaren barruan, nabarmentzekoa da % 62 Irundik kanpokoak zirela eta, bisitarien leialtasunaren adierazgarri, % 70 hirutan izan direla Azokan gutxienez.

Azokaren balorazioari dagokionez, berriz, bisitarien % 83k ontzat jo dute, eta % 90 ordubetetik bi ordura bitartean ibili dira Azokako standen artean, jarduera paraleloetan parte hartzen edo erakusketarien eta food trucken proposamen gastronomikoez gozatzen. Alegia, bisitarien egonaldiari buruzko datuak onak izan dira, eta, ildo horretatik, gainera, 65 eurokoa izan da batez besteko gastua.

Hemen kruzeroaren irabazlea!

Vera Martinez
 

Feria de Navidad Feria de Navidad Feria de Navidad Feria de Navidad Feria de Navidad Feria de Navidad Feria de Navidad Feria de Navidad Feria de Navidad Feria de Navidad Feria de Navidad Feria de Navidad

Antolatzaile

FICOBA

Babesleak

Gobierno Vasco Diputación Foral de Gipuzkoa Irungo Udala

Laguntzailea

EUSKOTREN

Ficoba Fundazioko Patronatoko kideak

Ayuntamiento de Irun Diputación Foral de Gipuzkoa Ayuntamiento de San Sebastian Hendaia Cámara de comercio de Gipuzkoa Bayonne Pays Basque Txingudi